Albisteak


ADN DEFENSIVO

img

.

Senior nesken taldeak denboraldi zail baina era berean
zirraragarri bati egin beharko dio aurre aurten, belaunaldi berritzeak aurten
taldea oso gaztea baina gogorra izatea egin du. Saskibaloia gustatzen
zaigunontzat, ez zaigu bakarrik saskiraketak ikustea gustatzen, talde batek
kantxan azala utzi eta gogoarekin defenditzen duenean ere estimatzen dugu.

Talde honek “defentsa” hitza bere DNA-an darama eta horrela
erakutsi digute orain arte denboraldi honetan. Taldeko hiru talde onenen
aurkako garaipenek, hurrengo faserako sailkapena eskura edukitzea egin dute.
Ondorengo fase bat non Gipuzkoako 1º Erregionaleko talde onenak jokatuko dute.

Defentsa honek, partiduko irabazitako baloiak galdutakoak
baina gehiago izatea eragin du, gure aurkariek baina eraso gehiago edukiz.

Hau guztia juniorren laguntzaz, partidu guztietan laguntzen
gaituztela. Aurten oso paper garrantzitsua edukiko dute eta asko ikasiko dute
maila altuago honetan jokatuz.

Lanean jarraitzera, honek hasi besterik ez du egin!!!