Albisteak


ATZERA BEGIRATZEN JAKIN

img

.

Larunbat gauean sentsazio gazi-gozoarekin bueltatu ginen Donostiatik, 2. Erregaionaleko
senior mutilek ez zuten lortu lehenengo mailarako igoera plaza.
Semifinaletako Zasten aurkako partidu bikainaren ondoren, Hoopsen aurka jokatzea tokatzen
zitzaigun igoerarako. Urduritasunak eta seguraski partidu batera jokatzeak, gure mutilek
partidu on bat ez jokatzea egin zuen, ideiak argi eduki gabe eta erasoan asmatu gabe. Hoopsek
ezta ez zuten partidu on bat jokatu, baina beharrezkoa egin zuten partidu osoan aurretik
joateko. Amaieran 51-41 urri batekin plaza donostiarrei ematen zien.
Hala ere momentu hauetan atzera begiratzen jakin behar da eta talde honek egin duen
denboraldi ona nabarmendu, denboraldi hasiera plantillan zalantza batzuekin hasten zela eta
poliki-poliki adorez, jokalarien lana eta taldean apustu eginez, ilusionatzea lortu gaituzte.
Mentzio berezia juniorrei beraien aletxoa eman dutela eta beraien etorkizunerako proiekzioa
talde honetan gehien borrokatu dutenaren antzera, eta formatzen jarraitzeko plataforma
bezala balio izan diela.
Ezin gara ahaztu “tsunami urdina”-taz ez zuela utzi animatzeari 40 minutuetan Gasca
donostiarrean eta goizean juniorren finalean Zarautzen. Kantera dago!!

Orain atseden hartzea tokatzen da, eta pentsatzea egun txar batek ez duela denboraldi on bat
estaltzen. Zorionak!!