Albisteak


UGLE

img

.

Goierri Ugleko kadete neskek haien ligako finalera iristeko partida jolastu
zuten igande honetan, Lasarteko Ostadarren aurka. 
 

Taldea ezaguna zen iadanik, ligan zehar ere elkar ikusi behar izan zuten,
izan ere, Goierrik kostata irabazi zuen partida batean.
 

Igandekoan, hasierako minutuetan, oso parekatuta ibili ziren biak. Hala
ere, azkar hasi ziren gure neskak aurrea hartzen, lehenengo laurdena 27-11ko
emaitzarekin bukatuz.
 

Partida guztian zehar erritmoak antzera jarraitu zuen eta Goierriko neskak
geroz eta aurre gahiago hartu zuten, hirugarren laurdenean 29 puntu sartu eta
laugarrenera 76-28ko emaitzarekin iritsiz.
 

Ostadarrekoak, hala ere, lanean jarraitu zuten eta laugarren laurdena gogor
borrokatu zuten, ia irabaztera iritsita, 15-13ko emaitzarekin. 
 

Gure nesken nekeak agian zerikusia izan zuen arren laugarren laurdenean,
azkenean urteko emaitza hoberena lortu zuten, 91-41eko emaitzarekin.
 

Urtean zehar egindako lan gogorrak bere emaitzak eman ditu eta
entrenatzaileak ezin gara gure neskengatik gehiago poztu, inork ez baitu finala
jolastea beraiek baina gehiago merezi.