Albisteak


MAIATZA LORETSUA ETA….ZIRRARAGARRIA

img

.

Apirilean, 1º Nazionaleko taldea, Jon Lekuonak aginduta,
permanentzia bermatu zuen eta Ander Arbulu, Iñigo Lasa eta Ion Antzizarri agur
esan diegu, hainbeste kamiseta urdin izerditu dituztenak. Orain maiatza iristen
da eta gure handien taldeak Fase Finaletan bilduta daude helburu ezberdinekin,
izugarrizko arrakasta ligako momentu honetara ezpata guztiak goran edukiz.

Emakumezkoen 1º Erregionaleko Goierri Aymak, 2º Nazionalera
igotzeko buelta bikoitzeko semifinala jokatuko du Easoren aurka, lehenengo
partidu hau igande honetan hilak 8 arratsaldeko 16:00etan Aldirin jokatuta.

Gizonezkoen 2º Erregionaleko Goierri Modelos Ezgubak
Lehenengo Erregionalera igotzeko hirugarren igoera plaza lortzeko Final
Fourrera sailkatzea lortu du.

Gizonezkoen Junior errendimenduko Goierri Gaestopasek,
Gipuzkoako txapelketako Fase Finala jokatuko du, semifinaletako lehenengo
buelta larunbat honetan hilak 7 12:15enetan jokatuta Hondarribiko Ama
Guadalupekoaren aurka.

Emakumezkoen Junior errendimenduko Goierri UZ Baleikeko
neskak iada Gipuzkoako txapelketako fase finala jokatzen ari dira, Final
laurdenak irabazi ostean asteburu honetan lehenengo semifinala jokatuko dute
etxetik kanpo Hoopsen aurka.

Maiatzeko hilabete bizia zain daukagu, zorte on denei eta…
Justizia ¡!!