Albisteak


40 minutu %120_ra

img

.

Zast bezalako lider solido bat bisitatzen denean nesken 1. Regionalean, partidua borrokatzeko aukera
edukitzeko 40 minutuak %120-ean jokatu behar dira. Goierri Aymako neskek 33
minututan zehar egin zuten, ez dela gutxi!!

Partidua gure neskak apur bat urduri egonda hasi zen Zastekoen defentsa presionantearen ondorioz baina
arrakasta erasoan lehenengo laurden lehiatu bat betetzeko 19-16 batekin.

Bigarren laurdenak tonika berdinarekin jarraitu zuen nahiz eta Zastek beste 5 puntu atera zizkigun bere
barrukaldeko jokoarekin, 38-28 atsedenaldian eta oraindik partiduan geunden.
Zerbait aldatu beharra zegoen atsedenaldian.

Hirugarren laurdenean zehar goierrikoak defentsan estutu ziren Zastekoak eroso jokatzen ez uzten eta
laurden hau 12ra berdindu genuen. Goierrikoen irteera ona laugarren laurdenean
non lehenengo minutuetan 5 puntutara jarri ziren, baina horraino iritsi ziren
indarrak eta partiduaren amaiera Zarautzekoentzat izan zen markagailua 72-52
batera eramanda.

Zastekoen barruko jokoa, zona den araudiko arau “arraroa” mugaraino eramanda, min asko egin ziguten. Nahiz eta
azken emaitza diferentzia handikoa izan, partidua minutu askotan zehar
borrokatu zen, horrekin geratu behar da eta lanean jarraitu. Zorionak neskak!!