Albisteak


PORROTA ETXEAN

img

Goierri Ugleko Kadete partaidetzako neskek

Goierri Ugleko Kadete partaidetzako neskek beste porrot bat jaso zuten Igandean Aldirin jokatu zuten partidan Zarautz liderraren kontra. Bagenekien partidu zaila izango zela, Zarautz oso dinamika onean baitzetorren eta beraiek izandako emaitzek horrela erakusten baitzuten.

Lehen laurdena 6 – 17ko partzialarekin amaitu zen. Lehenengo minutuak onak izan ziren baina faltaz bete ginela eta defentsan intentsitatea galtzen Joan ginen.

Bigarren laurdena parekatua izan zen. Gure neskek 8 -10eko partziala egin zuten eta partidan zeudela erakutsi zuten.

Aldiz, hirugarren laurdenean Zarautzek pausu bat gehiago eman zuen eta erreboteetan zuten nagusitasuna erakutsi zuten. Guk ordea, saskiratze bat soilik lortu genuen eta 2 – 13ko partzialarekin partida parekatzeko aukerak joan zitzaizkigun.

Azken laurdenean gure neskak nekatuta ezin izan zuten partidan distantziak murriztu eta 25 – 54ko emaitzarekin amaitu zen.

Zorionak Zarautzeko taldeari eta guri lanean jarraitzea tokatzen zaigu, ziur emaitza hobeak lortu ditzakegula.

ANIMO NESKAK!!!