Albisteak


PORROT MINGARRIA

img

Urretxuko taldea Bilbo ingurura gerturatu zen

Urretxuko taldea Bilbo ingurura gerturatu zen ligako 4. jardunaldia jokatzera. Aurrean aurkari garrantzitsu bat zuen, “fundación Bilbao Basket” taldea eta partidua hasieratik gogorrra izango zela argi zegoen.

Lehen laurdena oso parekatua izan zen hasieratik. Urretxuarrek gogor ekin zioten lehiari eta defentsa gogorraren ostean, lehen 10 minutuak pasa ondoren Goierri taldea zen aurretik 18-19 ko markagailuarekin.

Bigarren laurdenean aldiz, talde Bilbotarrak hiruko marratik sartutako puntuei esker, 35-30 Bilbotarren alde joan zen partidua atsedenaldira. Bigarren zatian, goierrikoek borrokan jarraitu zuten eta ez zion beste taldeari markagailuan ihes egiteko aukera eman. Azken 10 minutuetan aldiz, Urretxuko taldean nekea zen nagusi. Bilbotarrren lan estuaren eta partzial garrantzitsu baten ondoren, partidua 69-56 amaitu zen Bilbotarren alde.