Albisteak


GARAIPEN LANDUTA

img

Bi luzapen behar izan zituzten

Bi luzapen behar izan zituzten 2. Regionaleko mutilek Oiartzungo Saskilagunak taldea garaitzeko. Partidu guztiak galdu dituen talde baten aurka jokatzen denean, aurreko partiduan ligako lehenengoei irabazi ondoren, beharrezko intentsitatearekin jokatzera sartzeko teklarekin ez ematea gertatu daiteke.

Partidu osoan zehar markagailua berdinduta joan zen, non azken bi minutuetan Goierrik 7 puntuko abantaila galdu zuen, Oiartzunek partidua luzapenera eramaten aprobetxatuz, 63-63. Berriro ere hastera eta egoera berdina, minutu baten faltan 4 puntuko abantailarekin, etxekoek berriro ere berdindu zuten markagailua 69-69. Luzapen berri bat, non Goierrikoen azken hiruko jaurtiketa batekin, partidua irabazi zuten.

Alderdi positibo bezala, bukaera arteko gure mutilen borroka, non ikasi behar genuke ez dagoela partidu errezik eta hauek aurrera eramateko portzentai altu bat, bertan erakusten den mentalitatea eta intentsitatea dela. Lanean jarraitzera!!