Albisteak


DENBORALDI-AURREKO PARTIDOAK

img

2021-22 denboraldia martxan da ...

2021-22 denboraldia martxan da iada eta liga lehenengo hasi duten taldeak hobetzen ari dira. Asteburu honetan, Goierri Ayma-ko senior neskek eta Goierri Gaestopas-eko junior mutilek, lagunarteko partiduak jokatu dituzte.

Seniorrak, Gasteizko Marianistas taldearen aurkako partidu berdindu batean, 61-55 bukatuta eraman zuten garaipena. Gasteizkoek Goierri baina joko ordenatuagoa eta defentsa gogorrak ezarri zituzten kantxan, Goierrikoentzat antzematen zen lehenengo partidua zela, baina 40 minutuak baloiaren bila joaten, ia partidu osoan zehar lortu zuen markagailuan aurretik joaten.

Marianistak partiduan mantentzen ziren hiruko marrako jaurtiketen bitartez, eta Goierriko neskak, jaurtiketa libreen bitartez mantentzen ziren aurretik.

Nesken 1ºRegionaleko liga gogorra aurrera ateratzeko Goierri Ayma-ren lehen pausuak. Lanera!!


Larunbata TABIRAKO-GOIERRI Bestalde, Goierri Gaestopas-eko junior mutilek bi lagunarteko partidu jokatu zituzten asteburuan, larunbatean Durangora habiatu ginen kantxa on batean historiko Tabirakoren aurka jokatzera ilusioz beteta. Taldeak izugarrizko hiru laurden jokatu zituen Euskal Ligara klasifikatuta dagoen taldearen aurka. Azken laurdenean, nekearen ondorioz, baloi asko galdu genituen eta garaipena Durangon gelditu zen 74-71 batekin, baina bide onean gaudela ikusita.

Igandean asteburuko bigarren partidua jokatu genuen Gasteizko Marianistas taldearen aurka, non aurreko eguneko gogo eta intentsitate berbera mantendu genuen, baina geldoagoak defentsan. Atsedenaldian akats hauek zuzendu eta partiduari buelta eman genion 66-59 irabaziz. Asteburu interesgarria eta ilusioz vetea, lanean jarraitzera. Aupa mutilak!!