Albisteak


ZE GOZAMENA!!!

img

Junior Errendimendua

Final Fourreko semifinala nahi bezain ondo jokatu ez izanak, ez du lortu gure Junior Errendimenduko mutilen animoa jaistea eta ondo jarraitu dute lanean. Bigarren bueltako hasiera ezin hobea izan da. Iraurgi eta Atletico de San Sebastianen aurkako garaipenek, taularen goialdean mantentzen gaitu.
Igande honetan, berriro ere, partida zaila tokatzen zitzaigun aurkari zuzen baten aurka, Hondarribia bezalakoa. Baina esan beharra dago gustu bat dela talde honen partidak ikustea, beraien seriotasun, intentsitate , momentu zailetan burua galdu gabe eta gauzak ondo eginez.
Zaila da Hondarribia bezalako talde bati lau laurdenak irabaztea, izan ere, hauek, beraien arma guztiak jartzen dituzte 40 minutuetan, baina Goierrikoek lortu egin zuten. Defentsa ona partida osoan zehar, Hondarribiakoek zona jarri zutenean edukitako hiruko saskiraketen portzentaia ona eta errebotean gogorrak izaten, garaipena eman ziguten 55-70 batekin.
Hoberena, hurrengo partidarako daramatzagun sentsazio onak BKL-ren aurkakoa Aldirin. Lanean jarraitzera, zorionak mutilak!!!