Albisteak


LEHENENGO PORROTA ETXEAN GETXOREN AURKA

img

Primera Nazionaleko taldeak, larunbatean Aldirin jokatu zen partiduan, denboraldiko lehengo porrota jaso zuen etxean 71-89 emaitza finala izanik.

Primera Nazionaleko taldeak, larunbatean Aldirin jokatu zen partiduan, denboraldiko lehengo porrota jaso zuen etxean 71-89 emaitza finala izanik. Goierrik etxean jokatzen zuen bigarren partida zen eta orain arte erakutsi duten mailarekin jarraitu nahi zuten baina aurrean talde indartsu batekin topatu ziren, aurreko urtean ligako azpitxapeldunak hain zuzen ere.

Hasieran 0-5eko partzialarekin hasi ziren irabazten bizkaitarrak. Hala ere, barrualdean lortutako saskiratzeei esker, goierritarrek aurrea hartzea ere lortu zuten, baina lehenengo laurdena 19-21 bukatu zen bizkaitarren alde.

Bigarren laurdena, era berean hasi zen. Kanpoko taldeak hirukoei esker abantaila txiki bat hartzea lortu zuten baina oraindik ere ez zuen abantaila handirik hartu eta etxeko taldeak oraindik gertutik jarraitzen zion markagailuan. 38-42ko markagailuarekin joan ziren atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean bazirudien Goierrik aurretik jartzeko aukera izango zuela baina Getxokoek, sartutako kanastei esker, partiduan garrantzi handia izan zuen abantaila lortu zuten. Azken laurdenean bizkaitarrek markagailuari eutsi beharra besterik ez zuten izan.

Etxekoak saiatu ziren gerturatzen baina epaileekin izandako liskarrak tarteko, ezin izan zuten garaipena lortu eta bizkaitarrentzat izan zen garaipena. Azken emaitza: Goierri 71 - Getxo 89. Emaitza honekin,

Goierrik bigarren postutik zortzigarrenera egin du salto, liga honek duen parekotasunaren seinale. Hurrengo partida Beasaineko BKL-ren aurka jokatuko du, hilaren 28an, arratsaldeko 18.00tatik aurrera. Etor zaitezte animatzera “derby” politta izango baita!