Noticias


Goierri UGLE

img

.

Azkeneko asteburuan 43-40 irabazi genuen Arrasateko Ointxeren aurka, hala ere, partido
gutian zehar markadorea aldatzen joan zen eta azkeneko minutuan nahiz eta bi ekipoak
bukaeraraino borrokatu hiru puntuko diferentziarekin irabazi genuen.
Alde batetik partidoaren goraberak direla eta, intentsitate handia eduki zuen taldeak laurden
guztietan, ondorioz defentsan nahiko ondo ibili ginen, hori bai, errebotea gehiago landu
beharko genuke, kanasta azpian sartu zizikiguten puntuak ekiditeko. Banakako defentsa
erabili genuen, baina laguntzetara garaiz iristea kostatu zitzaigun. Horretaz gain, aurkakoak
ez ziren txarrak eta ez zuten amore eman bukaeraraino, horrek gauzak zailagoak egin
zituen.
Beste alde batetik, erasoan ere nahiko ondo ibili ginen, jokaldi batzuetan nerbioso jarri eta
baloia galdu arren, orokorrean taldean ondo erasotu genuen eta kontraeraso itzelak egitea
ere lortu genuen. Gainera, taldean ditugun jokalari berri batzuek dituzten fisiko indartsuek
zona barruan jolastea erraztu ziguten, eta barrutik jolastea ez bagenuen lortzen, zona
kanpora pasa eta hainbat triple sartzea lortu genuen.
Ondorio modura esan dezakegu, uda bukaeratik oraingo momenturaino hobekuntza
nabarigarri bat egon dela, eta jokalariek jarritako esfortzuak erantzunak amaten ari direla.
Bestalde, esan beharra dago, aurten sartu diren jokalariak besteen erritmoa hartzen hasi
direla eta taldea pauso handiz aurrera doala.
AUPA GOIERRI!