Noticias


HAU DA BIDEA

img

Andraitz 16 – 91 Goierri

Laugarren jardunaldia jokatzeko Legazpiarren aurkako partidua izan zuten gure kadete neskek.
Goizean jokatzera ohituta dagoen taldeak bazkalondorenean jokatu behar izan zuen eta
partidu hasieran hori nabaritu zen. Lehen laurdeneko aurreneko minutuetan erritmo falta izan
zuten eta partidura hotz sartu ziren. Nahiz eta markagailuan errenta polit bat lortzeko gai izan,
ez ziren bigarren laudenerarte beraien jokoa egiteko gai izan. Defentsan agresibo eta erasokor,
horrek baloiak lapurtzea eta kontraerasoan jokatzeko aukera eman zien, baina joko estatikoan
zailtasunen bat edo beste aurkitu zuten legazpiarren zonanako defentsari aurre egiteko.
Atsedenaldi ostean, partidak beste erritmo bat hartu zuen. Defentsako lerroak aurreratu eta
neskek beste erritmo batera jokatu zuten. Defentsa gogorrek eraso azkarrekin bat egiten zuten
eta legazpiarren defentsa apurtzeko aukera handiagoa bilatu zuten. Nagusitasuna
markagailuan islatu zen, baina, lanean jarraitu beharra dago helburua lortzeko. Lehen
minututik azken minuturako kontzentrazioa mantenduz eta partiduko erritmoa lehen unetik
markatuz. Hau da bidea!
1, 2, 3 Goierri!