Noticias


Goierri Ayma-ko Senior Neskak, Liderrak ligan!

img

Pasa den larunbatean, Goierri Ayma-ko neskek partidu gogor bati egin behar izan zioten aurre. Aurkaria, Astigarraga Mundarro, ligako klasifikazioan bigarren postua zuenak, gure nesken atzetik.

Partidua oso parekatuta mantendu zen denbora guztian. Lehenengo laurdenean, Goierrikoak oso gogor hasi ziren arren (6-0 partzial batekin), kanpokoek lortu zuten garaipena, 8-9ko emaitzarekin.
Bigarren laurdenean ordea, bi taldeak askoz asmatuagoak egon ziren, partidaren erdialdera 32-25eko emaitzarekin iritsiz. Laurden honetan, etxekoek, iadanik ohitura den bezala, jolas azkarra eta dinamikoa inposatu zuten, hona hemen bigarren laurden honen aberastasunaren zergatia.
Atsedenaren ostean, aldiz, Goierrikoek gora beherak izan zituzten aurretik lortutako aldea mantentzeko eta Astigarragakoak, lan izugarri baten bitartez, gailendu ziren, bai hirugarren eta bai laugarren laurdenean ere.
Partiduaren amaiera gerturatzen zen heinean, ez zegoen batere argi zeinek lortuko zuen garaipena. Segunduak faltan, Astigarragakoek aldea hartu zuten eta azkeneko minutuan, etxeko neskek inoiz baina lan gehiago egin behar izan zuten, lau puntutako ezberdintasunari aurka egin eta partida berdintzeko.
Horrela ekin zioten etxekoek prorrogari, Aldiri kiroldegian nabarmena zen tentsioarekin eta etxekoen berotasuna eta bultzada sentituz. Azken zati hau ere oso berdintsua izan zen eta bi taldeek izugarrizko esfortzua eta lana egin zuten arren, Goierriko neskek lortu zuten garaipena azkenik, besteak beste, Leire Telleriak eta Idoia Arranzek azkeneko segundutan lortutako puntuengatik!
Goierri Ayma-koen aldetik, Astigarraga Mundarro taldea zoriondu, egindako lanagatik eta, batez ere, azkeneko momenturarte ez etsitzeagatik! Partida izugarri polita izan zen!