Noticias


GOIERRI TALLERES TELLERIAZEN LEHEN GARAIPENA SANTUTXUREN AURKA.

img

.

Goierri Talleres Telleriak pasa den larumbatean Bilbura bidaiatu zuen
Santutxuren aurka jolasteko.Demboraldiko Hirugarren jardunaldian lortu zuen
lehen garaipena,talde bizkaitarrari 70-90 irabaziz.
Partidu hasiera bikaina,berehala lortu zuten (0-8) puntuko errenta lortzea.
Errebotea dominatuz eta jaurtiketak asmatuz, lehen laurdena 16-21 bukatuz.
Bigarren laurdena parekatuagoa izan zen. Goierritarrek markagailuko
diferentziak mantendu eta atsedenaldira 35-41 joan ziren.
Hirugarren laurdena, hasiera primerakoa izan zen kanpotarrentzat. Intentsitate
defentsiboa eta kampoko jaurtiketak asmatu bait ziren, abantaila handituz 2-3
minututan (35-51). Behin markagailuko diferntzia +16 alde izanik, laurden
honetan ondorengo minutuentan mantendu zuten diferetzia (50-66) bukatuz.
Azken laurdena kontrolpean izan zuten, Bilbotarrei ez zien markagailua
murrizteko aukerarik eman, azken emaitza (70-90).
Denboraldiko lehen garaipena, kantxa zail batean. Seguru konfiantza handia
emango diola taldeari hurrengo partidua Barakaldoko Salesianos-ei aurka aurre
egiteko, Aldirin, urriak 26,igandean arratsaldeko 18:00-etan.