Albisteak
Padura 79 – 70 Goierri Talleres Telleria .
Denboraldiko estrenaildian ezin izan zuten garaipena lortu.
Triste. Horrela bueltatu zen taldea etxera larunbatean. Aukera on bat galdu zenaren
sentsazioarekin.
Saskibaloi maila hauetan ibili den edonork daki zein zaila den gaur egun etxetik kanpo
garaipena lortzea. Eta kronika hau irakurtzen ari zeran horrek, Arrigorriagako kantxa
ezagutzeko aukera izan baduzu, badakizu, zailtasun hori asko areagotzen dela. Baina
oraingoan, taldea, balentria hori lortzetik nahiko gertu egon zela esan daiteke.
Aurredenboraldia eta gero, taldea lehenengo partidura gogotsu iristen zen. Gauzak ondo
eginda, partidutan aukerak egongo direnaren konfidantzaz.
Eta larunbat honetako partidua erreflexio honen islada izan zen. Urretxuarrak partiduan
nahiko ondo sartu ziren. Lehenengo laurdenean abantaila urri batzuk eduki eta gero
bukaeran 5 puntutako desabantailarekin iritsi ziren (20-15). Bigarren laurdenean,
taldearen momenturik onenak ikusi ziren. Egin beharrekoan guztiz konzentraturik,
markagailuari buelta emateaz gain, atsedenaldira 3 puntutako errentarekn iristea lortu
baitzuten. 38-41 (26 puntu laurdenean)
Baina hortik aurrera, etxeko taldeak aurrera pausoa eman zuen, eta Goierrikoen gora
beherak aprobetxatuz 11-2 –ko bi partzial lortu zituzten jarraian (24. minututik 33ra).
Orduantxe, partiduko distantziarik haundiena lortu zuten etxeko jokalariek (71-59).
Momentu horretan, errexena, partidua pikutara bidaltzea izan zitekeen arren, urretxuko
taldeak ez zuen horrelakorik egin eta pixkanaka tartea murrizten hasi zen. 76-70 jartzea
lortu zuten azken minutuan sartzera zijoazela.. baina ordurako tartea haundiegia zen eta
ezin izan zioten buelta eman.
Pena bai baina ikasgai bat gehiago motxilan ere bai: garbi geratzen da, erregularitatea
bilatu behar dela. Taldeak dituen momentu “txar” horiek ahalik eta motzenak izatea
lortu behar da. Entrenamenduetan pixkat gehiago estutu beharko da horretarako, baina
bidea zein den jakinda, motzagoa izango da. Seguru!
Datorren asteburuan, taldeak Araberri talde gazteiztarra jasoko du Aldirin. Joan dan
urtean F4-a jokatu zuen taldea da, beraz ez da partidu errexa izango. Norgehiagoka
arratsaldeko 20h00tan izango da.
Irakurle hori, zu ere gonbidatuta zaude taldea animatzera etortzera. Zai egongo gera!
1, 2, 3…. Goierri!