Noticias


GARAIPENA GOIERRI SERINOSKIRENTZAT

img

.

Larunbat arratsaldean, Goierri Serinoskiko infantil neskek, Donostiako Ekintza Ibaeta taldearen
bisita jaso zuten Aldirin.
Norgehiagoka oso paretsua izan zen aurreneko hiru laurdenetan. Defentsan ondo aritu ziren bi
taldeak eta markagailu-aldaketak etengabeak izan ziren baina inor ez zen gai alde egiteko.
Azken laurdenean, aldiz, etxekoek martxa bat gehiago ezarri zuten erasoan, saskiratze erraza
dexente egin zituzten kontraerasoan eta asko sufritutako partida bereganatzeko gai izan ziren.
Bukaeran Goierri Serinoski 54 – Ekintza Ibaeta 42.
Aste honetan, denboraldiko azken partida jokatuko dute neskek Bera Beraren aurka. Sentsazio
onekin bukatzea izango da helburua. Aupa Goierri!