Albisteak


LEHENENGO GARAIPENA

img

Itxaron beharra izan dugu Goierri UZ Baleikeren lehenengo garaipenerako.

Nesken joko onena aurkitu ez duten liga batean, Beasainera joan ginen BKL Txindokiren aurka jokatzera.
Partidak bi zati oso ezberdinak izan zituen. Lehenengo bi laurdenak Goierrirentzat izan ziren, gure neskak defentsa gogor eta eraso egokiekin 16 puntuko diferentzia lortu zuten, atsedenaldira 12 – 28 markagailuarekin joaten.
Argi zegoen beasaindarrek ez zigutela ain errez utziko eta defentsa estututa gerturatu egin ziren, horrela 4 puntutara jarri ziren partida bukatzeko minutu bat faltan. Goierrik azken segunduetan eusten jakin izan zuen eta partida 40 – 45 bukatu zen gure alde.
Lehen bi laurdenetako defentsa eta jaurtiketa libreen portzentai ona hartuko ditugu puntu positivo bezala. Defentsa hobetu behar da 40 minutuetan maila berdina mantenduz eta paseak zihurtatuz, hainbeste baloi ez galtzeko. Zorionak neskak, lan egitera!!!