Albisteak


Denboraldi berria, Maila berria

img

Denboraldi berria garaipenarekin hasi dute Errendimenduko Infantil Mutilek

Denboraldi berria garaipenarekin hasi dute Errendimenduko Infantil Mutilek Ointxe-ko bigarren taldeari irabazita, Mondragon Unibertsitatea B, aurredenboraldi luze baten ondoren. Lehengo urteko balentriaren ondoren aurten mutilek errendimendu mailan jokatuko dute merezimendu osoz, honek lan gogorra egitea ekarriko die entrenamenduetan kategoria honek eskatzen duen maila lortzeko.

Lehen norgehiagoka ointxe-ko B taldearen aurka jolastea suertatu zaie, hauek erakutsi dute talde oso landua direla bai teknikoki baita taktikoki ere Goierritarrei gauzak zail jarriz, horrela, lehen laurden paretsu baten ondoren, 8-5, 2.laurdenean suspertzea lortu dute atsedenaldira 12 puntuko abantailarekin iritsiz.

2. zatian 2.laurdenean lortu duten abantaila mantendu dute urretxuarrek azken emaitzak erakusten duen bezela, 56 – 43.

Hainbat gauza direla eta aurredenboraldian ez da erabat lortu lan ona egitea, hala ere, behin txapelketa hasita entrenamenduetako lana gogortu beharko dute honen erritmoari eta exijentzia mailari egokitzeko.

Denboraldi luze eta polita dator aurretik, gainera, lana ondo egin ezkero, edozeinen aurka lehiatzeko gai izango dira mutilak.

Aupa Goierri!"