Albisteak


ASKO SUFRITUTAKO GARAIPENA FINAL ERDIETARA SAILKATZEKO

img

Larunbatean Junior Mutilek Easo Okeletxeren bisita jaso zuten Aldiri kiroldegian

Gipuzkoako txapelketako final laurdenetako txartela zegoen jokoan,
eta gure mutilek garaipena lortu zuten aurkari duin baten aurka.

Paritiduari dagokionez, oso borrokatua izan zen 40 minututan
zehar. Kanpokoek asko hobetu dute urtean zehar, eta uste zena baina zailago
jarri zieten Goierrikoei. Gainera, etxekoek (urduritasunarengatik batik bat) ez
zuten izan beraien egun borobilena, kanpoko jaurtiketetan batez ere. Hala ere,
azken laurdenean gauzak hobeto atera ziren eta markagaluari buelta ematea lortu
zuten.

Azkenean: Modelos Ezguba Goierri 73 – Easo Okeletxe 69

Larunbat honetan, Goierri Donostira joango da beste Easo
baten aurka jokatzeko, oraingo honetan Easo Begitek. Irabazleak Gipuzkoako
txapelketa finala jokatuko du! Aste honetako entrenamentuetan dena eman behar
da! Aupa Goierri!!