Albisteak


Bolada onari jarraipena

img

Este domingo tenían que jugar ante un difícil rival

Igande honetan aurkari zail baten aurka, Zast 2005 Txiki,
jokatu behar zuten Infatil Txiki Mutilek, izan ere, zarautzen jokatutako
partidoan, luzapenean eta azken segunduan sartutako saskiratze bati esker
porrota jaso zuten, beraz, lan serioa egin behar zuten partidoa aurrera
ateratzeko.

Lehen laurdenean erasoan oso eraginkor egon ziten 2 taldeak,
23-15 izanik markagailua. 2.laurdenean defentsak gogortzen hasi ziren 2
taldeak, horrela, partziala 8-11-koa izan zen.

Atsedenalditik bueltan urretxuarrak partidoa etxean
geratzeko itentzioarekin irten ziren eta defentsa sendo bati esker, 5 eta 6
puntu jaso zituzten azken 2 laurdenetan, garaipena lortu zuten norgehiagokan
eman zen abantail haundiena lortuz, bukaeran markagailuak 58-37-koa islatzen
zuen.

Azken txanpa gogorra dute aurretik mutilek, izan ere,
hurrengo asteburuan 2 partido garrantzitsu jokatuko dituzte azken fase hau
erabakitzeko

Aupa Goierri!