Albisteak


GOIERRIK IRABAZTEN DU ZAILTASUNAK IZAN ARREN!

img

Goierrik garaipen garrantzitsu bat lortzen du “etxean” Durangoko talde beti zail baten aurrean, Tabirako (79-73).

Goierrik garaipen garrantzitsu bat lortzen du “etxean”
Durangoko talde beti zail baten aurrean, Tabirako (79-73).

Pasa den larunbatean
Goierrik Tabirako “etxean” hartzen zuen denboraldiko 19 zenbakidun
jardunaldian. Etxeko taldearentzat partidu oso garrantzitsua zen, Nafarroan
galduta zetozen norgehiagoka gogor eta borrokatu batean luzapenean alde egin
ziena, hori zela eta Goierrik irabazi beharra zeukan sailkapeneko postu
altuetan iraun zezan eta Playoff postu desiragarrietarako aukera mantentze
arren. Baina aurrean Tabirako zuen lehen biran irabazi ziena eta gauzak zail
jarriko ziena.

Hori gutxi balitz,
Goierrik jolasten duen ohiko kantxaren (Aldiri Kiroldegia) erabilpenarekin
arazo batzuen ondorioz, norgehiagoka alboko Legazpi herrian jolastu zen, Bikuña
polikiroldegian.

Norgehiagoka tirabiratsua
hasi zen, pistaren bi aldetan saskiratzeak izaki eta bi taldeen arteko
arrakasta handikoak bai kanpotik eta baita barnetik ere, 10 minutuen amaierara
kanpoko taldearen abantaila txiki baten iritsiaz, 18-19.

Bigarren laurdenak bide
beretik jarraitu zuen, Goierri bere jokoa egiten saiatzen zen aldaketa
azkarrekin, eta kanpoko arrakastari esker markagailuan ihes egitea lortu zuen.
Bestalde Tabirakok errebotea kontrolatzen zuen eta horrek bigarren aukera
batzuk ematen zizikion non berdindu egin zuten laurdena eta atsedenaldira  lehen laurdeneko abantailarekin joan ziren,
(42-43).

Aldageletatik pasatu
ondoren, etxeko taldeak defentsa gogortu zuen eta errebotea hobeto itxi zuen,
Tabirako ez zen gustura aurkitzen pistan eta akatsak egiten hasi ziren,
Goierriri abantailak ateratzen utzi zion eta markagailuan alde egiten 67-55
hirugarren laurdenaren amaieran.

Azken laurdenean,
jokoaren maila jatsi egin zen, bi taldeetako inork ez zuen saskiratze malgurik
lortzen. Bazirudien lehiaketa itzaldu egin zela, Goierrik babesten jarraitzen
zuen eta abantaila mantendu zuen garaipen “etxean” geratu zedin. 79-73
norgehiagokaren amaieran.

Goierrik eskerrak eman nahi
dizkie Legazpira joan ziren zaletuei beraien norgehiagoka jarraitzeko.
Plazer
bat da beti harmaila bere talde eta jokalariak animatzen dituzten jendez betea
ikustea

Datorren astean Goierrik
Bilbora bidaiatuko du Unamunoren aurka jokatzeko La Casilla pista mitikoan,
laruntabetan arratsaldeko 19:20etan. Taldeak Bizkaitik garaipen bat ekartzeko
borrokatuko du!.