Albisteak


Aurkari ezaguna

img

Igande goiz honetan aurrean aurkari ezaguna izan zuten Infantil Txiki Mutilek

Igande goiz honetan aurrean aurkari ezaguna
izan zuten Infantil Txiki Mutilek 2.faseko 4.jaurdunaldia jolasteko, izan ere,
3.aldia da Bergararen aurka jokatzen dutela aurtengo denboraldian, etxean
jokatu zuten aurreko partidan Urretxuarrak garaile atera ziren honakoan bezela.

Normalean lehen laurdenetan jokoan sartzea
kostatzen zaie igande honetan gertatu zen bezela, horrela, 5-12 izan zen
laurdenaren emaitza. Bigarren laurdenean, aldiz, mutilek erreakzionatu egin
zuten  1.laurdeneko partziala aurkariari
bueltatuz, atsedenaldira 17-15 iritsi zirelarik.

Bigarren zatian Goierrikoek  defentsa eraginkorra egin zuten bi laurdenetan
9 puntu soilik jasoaz, bestalde, erasoan beraien aukerak baliatu zituzten 22
puntu sartuaz, behin baloi irteera erreztu zutenean kontraerasoan saskiratze
onak lortu zituzten.

Landutako garaipena beti aurkari gogorra den
Bergararen aurka lortutakoa, ea bolada honi jarraipena ematen dioten mutilek
entrenamenduetan lan serioa eginez!

Aupa Goierri!