Albisteak


2 aurpegitako partida

img

Beste garaipen bat lortu dute Infantil Txiki Mutilek larunbat goizean aldirin jokatutako partidan

Beste garaipen bat lortu dute Infantil Txiki Mutilek larunbat goizean aldirin jokatutako partidan, oraingoan TAKE Belate Txiki talde on baten aurka. Tolosan jokatutako partidan baina gehiago sufriaratu zuten Infantilek honakoan, izan ere, ez zuten azken astetan erakutsitako jokoa egin, gainera,  jaurtiketa errex asko huts egin zituzten.

Lehen laurdenean defentsan serio atera ziren mutilak eta 5.minuturarte ez ziren estreinatu markagailuan tolosarrak, laurden bukaeran markagailuak 14-6 islatzen zuen. Bigarren laurdenean norgehiagokak buelta eman zuen, izan ere, tolosarrek saskiratze errexak lortu zituzten defentsan emandako akatsengatik, horrela, 3 behera iritsi ziren atsedenaldira Urretxuarrak, 19-22.

Bigarren zatian, defentsa zuzenduta, beste aurpegi bat erakutsi zuten mutilek eta 2.laurdeneko partziala bueltatu zion Goierriko taldeak TAKE-ri, 18-6 bukatuz 3.laurdena. Abantaila horrekin jokatzen jakin izan zuten mutilek eta azken laurden parekatsu batekin iritsi zen partida amaierara, 49-42-ko markagailuarekin.

Honekin, aurtengo azken partida jolastu dute Infantilek balantze on batekin bukatuz, 8 garaipen eta 2 porrotekin, hain zuzen ere. Beraz, ea hurrengo urtean bide honetatik jarraitzen duten talde bezela denak hobetzekin batera. Aurretik 3 asteko atsedenaldia dute hurrengo helburuak prestatzen eta betetzen juteko.

Aupa Goierri!