Albisteak


SERIOTASUNA

img

Larunbat honetan Beasaingo BKL jasotzen genituen

Larunbat honetan Beasaingo BKL jasotzen genituen, azken
jardunaldietan 4 garaipen lortuta zituen taldeak eta bostgarrena behar zutena A1-era
pasatzeko. Baina Goierri taldearekin topatu ziren eta honek partidoa oso serio
hartu zuen.

Lehenengo bi laurdenak denboraldian ikustitako honenetarikoak
izan ziren, defentsa gogorra eta azkarra eta asmatutako atakeak. 19-7 eta 11-7
partzialekin iritsi ginen atsedenaldira, 30-14 argi batekin Goierriren alde.
Horrela lasaitasun gehiagoz jolastu ahal izan genuen partidoa, jokuko minutuak
banatzen eta asteko entrenamenduetan ikasitako gauza berriak ensaiatzen.

BKL intentsitate handiagoarekin atera zen atsedenaldiaren
ondoren, baina ez zen nahikoa izan markagailuan gerturatzeko. Partidoa 53 – 35
bukatu zen, gure taldearen buru mantentzen gaituena.

Jaurtiketa libreak ondo asmatuta eta baloi galduen zenbakia jeitsiz
azken partiduetan ez bezala.

Hurrengo partidoa Ordiziren aurka izango da, bigarren
sailkatuak, eta garaipen batek A1era pasatzeko, ia matematikoki aukera emango
liguke. Aupa neskak!!!