Albisteak


Larunbat gozoa Goierrirentzat

img

Garaipen garrantzitsua 1º Nazionaleko taldearentzat bere aurkari zuzenaren aurrean 83-71.

Garaipen garrantzitsua 1º Nazionaleko taldearentzat bere aurkari zuzenaren aurrean 83-71.

Arratsaldean Atletiko SS izugarri baten aurrez aurrekoa zuen. Aurredenboraldian bere boterea erakutsia zuen eta taldeari 30 puntu baino gehiagoz irabazi zion.

Lanaldi zail eta gogor bat aurkezten zen.

Baina goiz haretan, taldeko 5 zenbakia zerbait ezberdinarekin esnatzen zen. Bazuen ez dakit zer bat, ez eta zer dakit nor egun bezeria egingo zuena.

Partidua etxekoentzat itxura oso onean hasten zen. Orkestrako zuzendari eta Xabi “misterrak” partidua oso ondo antolatua zuen eta etxekoek bere batutaren erritmoan lan egiten zuten.

Ondo orkestratutako Dantza bat zen, non “The Rock Arbulu”k nota grabeak jartzen zituen, Iñakik flamenkoa dantzatzen zuen, eta Iñigok giharre puruekin taldeak zoragarri funtziona zezala bideratzen zuten.

Telmok ekonomiako ministro izan balitz bezela denborak zehatz kudeatzen zituen eta etxekoak erritmo onean eta oparo jokatu zezaten bideratzen zuen. 5aren momentua zen.

Ligara Iritsi berria den juvenil bat, De Miguel delakoak etxekoan aireratzea eragiten zuen eta atsedenaldira 20 puntuz aurretik iritsi ahal izatea.

HIrugarren denbora antzekoa izan zen non Goierrik lan gogorra egiten zuen bere erritmoa ezartzeko. Zaba eta Campos frankotiratzaileak erregurik gabe uztaia bonbardatzen zuten eta Saskibaloia zerbait erraza eta oso polita zela azaltzen zuten. Ia Mediavi pistan igeri ikustean bezain polita, mutil horrek badaki zer egiten duen eta amaierarik gabeko izurdearen moduan amodioa sortzen du pistan.

Josuk uztaipean lantzen zuen garaipena, izugarrizko defensa izanez Inaxiok taldea garaipen erraza zirudienera eramaten zuen bitartean. 30 puntu + hirugarren laurdenean.

Etxeko taldearen konfidantzak lasaitzera eraman zituen eta bataz besteko negatiboa izan zuen baina estuasun askorik gabe kudeatzen jakin zuten partidua 12 +rekin amaitzeko

Bataz besteko negatibo horrek piska bat zikindu zuen partidua izan zen, baina garaipenak ilusio handia egin du taldean eta gauzak ongi eginez potentzial handia dutela badakite.