Albisteak


2. ITZULIARI HASIERA BIKAINA

img

Larunbat goizean bigarren itzulia hastea tokatu zitzaien Infatil Txiki Mutilei beasainen

Larunbat goizean bigarren itzulia hastea tokatu zitzaien Infatil Txiki Mutilei beasainen, Antzizar Polikiroldegian, Arri BKL Txiki taldearen aurka. Lehen itzuliko partida parekatua joan zen 40 minutuetan zehar eta oraingoa ere halakoxea izan zen.

1.laurdenean beasainen presioaren ondorioz baloia igotzea kostatu zitzaigun baina behin erasoan egonda ondo mugitu genuen baloia saskiratze onak lortuz, lehen partziala 12-12-koa izan zen. Bigarren laurdenean berdin jarraitu zuen norgehiagokak eta beasaindarren azken 2 minutu onen ondorioz 3 gora iritsi ziren atsedenaldira, 28-23.

Bigarren zatian, beste txip batekin atera ginen defentsan eta horri esker azken 2 laurdenak irabazteko gai izan ginen, 9-13 eta 5-15, hurrenez hurren, azken emaitza 42-53 izanik.

Behin lehen itzulia bukatuta, badakigu gure aurkarien maila eta gu zein mailatara iritsi ahal garen azken partidan bigarren zatian eman genuena ikusita. Beraz, argi dago bigarren itzuli honetan hari horretatik jarraitu behar dugula denok hobetzeko asmoz. Aipatu beharra dago dagoeneko taldeko jokalari guztiak debutatu dutela, Zorionak denei!!