Albisteak


KADETE MUTILAK – LEHENENGO HELBURUA LORTUTA

img

Liga honetako lehenengo bederatzi partiduak jokatu ondoren, lehen fasea bukatu da eta gure Kadete mutilak bigarren postuan lortuta, Final Four-erako sarrera irabazi dute “Liga Vasca”-ra igotzeko, Donostian urtarrileko 7 eta 8 egunetan jokatuko dena

Askatuak, Goierri, Zast eta Easo Adarra dira elkarren aurka arituko diren taldeak.
Lehen aldia da talde honek horrelako final bat jokatu behar duela. Gure mutilek Zarautzeko Zast-en aurka jokatuko dute semifinala, oso talde gogorra, azkeneko aldian luzapenera luzatu zen partidu hunkigarria jokatu zuten.
Ander Larrañagak eta mutil talde honen lan gogorrak bere fruituak ematen ari da eta liga hontako lehen helburua beteta dago.
Orain hiru aste ditugu Final Fourra prestatzeko, animo taldea eta lanera!!!