Albisteak


ZAST 97-46 / MODELOS EZGUBA GOIERRI-71

img

.

Denboraldiko 4. norgehiagoka Zarautzen jokatu zen.

Zarauzkoek partidua oso gogotsu hasi zuten, ez dago gauza bera esaterik ordea gureei buruz(5':7-2). Jarrera aldaketa berehala etorri zen eta defentsa hobetu orduko aurretik jarri ginen markagailuan ( 14 – 19 ).

Bigarren laurdenak denboraldi honetako “urrezko momentuak” eskeini zizkigun. Goierrik aurrean jokatuz, presionatu eta baloi ugari lapurtu zuen. Partziala 19 – 6 izan zen gure alde eta lehenengo zatia 20 – 38 amaitu zen.

Zarauztarrak ordea, ez zeuden prest partidua bere horretan uzteko eta ahalegin handiak egin zituzten egoerari aurre egin nahian, hurrengo laurdena oso orekatua izanik. Laurdena amaitzeko minutu bat falta zela, baloi bat galdu zen eta bi jaurtiketa libre aurka, markagailuan eragina izan zuen eta laurdena 16 - 12 amaitu zen, orokorra berriz, 36 -50.

Azken laurdenean Goierrikoek haien indarra eta kemena atera zuten eta inongo arazorik gabe amaitu zuten partziala 10 – 21 eta baita partida ere 46 – 71.

PERTSONALAK:
ZAST.........14(7 azken laurdenetan)
EZGUBA..13

JAURTIKETA LIBREAK
ZAST...........8 DE 17(4 azken laurdenetan)
EZGUBA....6 DE 13(8 azken laurdenetan)

INDAR GUNEA: Jarreran adierazitako hobekuntza. Jokalari guztiak elkarlanean aritu ziren, taldea indartuz. HORI DA BIDEA!!