Noticias


GARAIPENA HONDARRIBIAREN AURKA

img

Infantil Neskak

3 aste jarraian ligako partidurik jolastu gabe egon eta gero, berriro bueltan ziren Goierriko neskak eta oraingo honetan Hondarribi zuten aurkari.

Kanpoko taldea fisikoki baxuagoa zen, baina erritmo altua eta joku oso alaia ezarri zuten Aldiriko kiroldegian beraien bi antolatzaileei esker.

Lehenengo laurdena oso parekatua izan zen. Etxekoek erasoan baloia ondo mugitu zuten baina jaurtiketa erraz asko huts egin zituzten. Hala ere, defentsan eginiko lan onari esker laurdena berdinduta bukatu zen (4-4).

Bigarren laurdenean, aldiz, Goierri guztiz gailendu zen. Baloi asko lapurtu zituen eta errebotean oso nagusi zen, eta horrek kontraeraso eta saskiratze erraz asko lortzeko aukera eman zion. Azkenean, 25-2ko partziala, eta atsedenaldira 29-6 etxekoen alde.

Bigarren zatian, neska denek minutuak jolasteko aukera izan zuten eta abantaila berdin mantendu zen partiduaren bukaerara arte.

Partiduaren amaieran: Goierri 47 - Hondarribi 24

Saskiratzaileak: Goizane (4) - Elene (0) - Nahia U. (0) - Maddi (0) - Nahia A. (3) - Bahuili (0) - Itziar (5) - Ane (2) - Marene (15) - Irantzu (17) - Irune (0) - Irene (1) -

Oraindik asko dago egiteko, batez ere 1vs1ko defentsa eta jaurtiketa libreak (23 huts egindako), baina hobekuntza nabaria da partidutik partidura.

Hurrengo norgehiagoka igandean izango da Aldiri kiroldegian, eta aurkaria Beasaingo BKL Agorta izango da, beraz, “derby” bat!