Noticias


Erakusketa

img

Martxoak 15eko erakusketa.

Goierri saskibaloi taldearen 50. urteurrena dela eta, gaur erakusketa irekiko degu. Bertan, mende erdi honetako ibilbidea jasoko dugu, argazkien eta bestelakoen bidez. Inaugurazioa 19:00etan izango da Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketa hilaren 31ra arte egongo da zabalik: asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era.

Erakusketan mende erdi honetako argazkiak egongo dira ikusgai. Baita kamisetak, txandalak, egunkarietako artikuluak eta bideo bat ere.