Noticias


GARAIPEN GARRANTZITSUA ETXETIK KANPO EASO LOQUILLOREN AURKA

img

Bigarren garaipena aurkari zuzen baten aurka.

Goierrik larunbatean garaipen benetan garrantzitsua lortu zuen, Jose Antonio Gasca kiroldegian Easo saskibaloi taldearen aurka. Partidua baino lehen Xabi Gorostegiren mutilek bazekiten etxetik kanpo irabaztea oso zaila izango zela, izan ere, Easok garaipen kopuru berberak bait zituen. Partida guztia joan zen oso parekatuta, Easok batzuetan errenta hartuz eta Goierrikoak atzetik, azken laurdenerarte, non Goierrik defentsa gogorra eginez eta erasoan erabaki zehatzak hartuz partidoa irabaztea lortu zuen.
Lehenengo laurdena oso parekatsua joan zen, Easokoek trantsizioan pare bat saskiratze lortu zituzten eta Goierrikoek eraso onak baliotuz markagailuan bat behera jaon ziren, bada, lehenengo laurdena amaituz. (15-14).
Bigarren laurdenean, sentsazio antzekoekin ibili ziren Urretxu Zumarrakoak, ez zebiltzan guztiz eroso erasoan eta defentsan ere hobekuntza nabarmenik ez zen egon. Eason bere horretan jarraitzen zuen, hiruko marratik ere sartuz eta baloia beheko postera eramanez barruko jokalariek jolas zezaten. Hala ere, laurden hau ados amaitu zen markagailuan eta Donostikoek puntu bakarreko abantaila ateraz bakarrik. (36-35).
Hirugarren laurdenean, Goierrik beste martxa bat sartu zuen eta eraso azkar eta contra-erasoak baliatuz defentsa gogor batekin, aurrea hartu zuten markagailuan. Ez zen tarte nabarmena izan, eta Easok partida hain errex ez zuela galduko demostratu zuen. Beraz, hirugarren laurdenaren amaieran: 47-52
Laugarren laurdena guztiz parekatua izan zen, eta bi taldeak ibili ziren saskiratzeak aldatzen. Defentsak estutu egin ziren eta erasotzea zailagoa izan zen…hala ere, defentsa estu horiek aprobetxatuz eta pick and roll ak erabiliz Goierrik puntu bateko aldea lortu zuen azken saskiratzea Luca Lasaren izanik. 12 segunduren faltan Easok eraso hori ez zuen behar zen moduan aprobetxatu eta Goierrikoek eraman zuten garaipena Urretxu-Zumarraga aldera. 61-62.

Goirriren balantzea 2-5 ekoa da, (2 garaipen eta 5 porrotekin). Aste honetan, 18:30 tan larunbatean, Aldiri arenan C.B. Valle de Egües (6-1) taldearen aurka jolastuko dute Goierrikoek. Etorri zaitezte taldea animatzera!!!