Noticias


Azken txanpa

img

13. jaurdunaldian Infantil Txiki Mutilei Bergarara joatea tokatu zitzaien larunbat goizean ,

13. jaurdunaldian Infantil Txiki Mutilei Bergarara joatea tokatu zitzaien larunbat goizean ,
taldea orain arte irabazi gabe zegoen kantxa hortan eta oraingoan garaipena erori zen
Goierrikoen alde.
Lehen zatia berdintsua eta espesoa izan zen, 2 taldeei saskiratzeak lortzea kostatzen ari
zitzaien, horrela, partidua atsedenaldira 10-16 markagailuarekin iritsi zen. Hirugarren
laurdenean mutilak partidoa apurtzeko itentzioarekin atera ziren eta halaxe izan zen
laurdeneko partzialak islatzen duen bezela, 3-18. Azken laurdenean, baloi galtze asko izan
zituzten mutilek, ondorioz, laurdena galdu zuten, 11-4. Azken emaitza aldiz, 24-38- koa izan
zen.
Norgehiagoka bat bakarrik falta zaie lehen fasea bukatzeko eta dagoeneko fase finala
jokatzeko sailkaturik daude, beraz, Zorionak denei!
Hala ere, ez da momentua ospakizunetarako, izan ere, orain dator denboraldiko zati gogorrena
eta polittena, beraz, hemendik aurrera lan serioa egitea tokatuko zaie ahal den gehien
txapelketa honetaz disfrutatzeko!
Aupa Goierri!