Noticias


Goierri Oxykor

img

.

Asteburu honetan Goierri Oxykor taldeak Goierri Buen Bokadoren aurka jokatu du Aldirin. Bi
taldeek jokatzeko gogo handia zuten barne lehia osasuntsu bat dela eta, nahiz eta bai
Oxykorrek eta bai Buen Bokado taldeek jokalari gutxirekin kontatu. Oxykor taldea oso erritmo
honean hasi zen, horrela lehenengo zatia irabaziz (8-13). Baina, Buen Bokado taldeak erritmo
horri eutsi eta bigarren zatia beraien alde gelditzea lortu zuten (12-6). Deskantsuaren ondoren,
Oxykorrei nekea antzematen hasi zitzaion eta kanastak sartzeko ahalegin handia egin arren
beste taldearen defentsa gogorra izan zen. Horrela, bi taldeen arteko diferentzia txikia izan zen
partidu amaiera arte, tentsio altu bat mantenduz. Azkenean, Oxykor taldea 6 puntu behera
gelditu zen, partidu amaierako emaitza 30-36 izanik.