Albisteak


SASKIBALOIA!!

img

.

1º Erregionaleko gure Senior neskek Gipuzkoako Txapelketako
lehenengo semifinala jokatu zuten Aldirin Easoren aurka.

Hauek dira partidak hurrengo asteburuan kantxa batera
saskibaloi partidu bat ikustera joatea egiten zaituztenak. 40 minututan zehar
hustu ziren bi talde, emozioa eta saskibaloi ona, zer gehiago eskatu daiteke?

Partida berdinduta joan zen laurden guztietan Goierrikoak
tanteoan behera denbora gehienean baina 3 – 5 puntuko diferentziarekin
kulunkatuz. Easo kanpoko jaurtiketa asko sartzen hasi zen, eta azkartasun
handia erasoetan. Goierrikoak defentsan buru-belarri ari ziren, baina erasoan
huts egiten zituzten "errazak" deituriko saskiratze batzuk, eta
horrek ez zigun aurrea hartzen uzten. Epaileek ez zuten nahi partida eskuetatik
joatea eta ia kontaktu guztiak pitatzen zituzten.

16-19, 16-14 eta 13-14ko partzialekin lehenengo hiru
laurdenetan, 45 – 47 itxaropentsu batekin eraman ziguten azken laurdenera dena
erabakitzeko oraindik.

Azken laurdena elektrizantea izan zen, Goierri nekatuta
baina jokatzeko ideia argiekin, Easoren defentsa haustea lortu zuen eta barneko
jokoan ondo jokatzearekin batera partida 4 puntugatik eraman zuten. 65-61
SASKIBALOIKO partida batean.

Zorionak bi taldeei, erakutsi ziguten hedapen fisiko eta
emozioagatik, eta eskerrak ere bai Aldiriko harmailak bete zituzten guztiei,
euren koloreak animatuz.

Datorren larunbatean, 20: 00etan, Bidebietan bisita itzuliko
diegu, 4 puntu ez da errenta handia Easoren aurka bere zelaian jokatzeko, baina
donostiarrek badakite aurten bi aldiz irabazi diegula. Zorionak neskak eta
lanera!!!