Albisteak


Senior Nesken beste garaipen bat.

img

.

Goierri Aymak eta Easok, ligan partidurik galdu ez zuten bi taldeak, lehen postua jokatu zuten larunbatean. Bi taldeek merezitako garaipena izan arren, gure neskak gailendu ziren.

Partiduaren garrantzia kontuan izanik, Goierriko neskak ez zeuden prest aurkariei erraz jokatzen uzteko. Ala izan zen Easoren aldetik ere, gogor borrokatu baitzuten.

Partidu osoan zehar emaitzak parekatuta egon ziren. Lehenengo erdian gora beherak izan zituzten bi taldeek. Bestalde, jolas dinamikoa egin zuten gure neskek; eta ezarri zuten erritmo konstanteak partidua bai tiro, bai jugada aldetik aberatsa izatea ahalbidetu zuen. Hala ere, ez zen nahikoa izan eta 31-27 izan zen lehenengo zatiko emaitza.

Bigarren zatian, egoera antzeko mantendu zen azken laurdenera arte. Orduan izan zen goierriko neskek nagusitasuna hartu zuten unea. Izan ere, 29 puntu sartu zituzten eta defentsari gogor eutsi zioten. Honen ondorioz, Easok zailtasunak izan zituen erasoan, eta 12 puntu besterik ez zituen sartu.

Azkenean, garaipen zail eta garrantzitsu bat erdietsi zuten, 58-72ko emaitzarekin. Taldearen esfortzuak eta lanak merezi izan zuen eta emaitzak asteetako lana besterik ez zuen islatu.