Noticias


LAN BIKAINA

img

Infantil Neskak

Larunbatean infantil neskek Erroibide Irunen aurka jokatu zuten 4. jardunaldiari zegokion partidua.
Goierrikoek baja garrantzitsuak izan zituzten partidurako, baina garaipena lortzea beharrezkoa zen goiko postuetan mantendu nahi baldin bazuten.
Iruneko taldeak jokalari oso altuak zituen, baina Goierriko neskak ez ziren beldurtu. Izan ere, partiduko minutu gehienetan errebotean nagusi izan ziren, eta horrek, kontraeraso asko gauzatzeko aukera eman zien.
Lehenengo hiru laurdenak etxekoentzat izan ziren goitik behera (12-1 / 12-8 / 18-13), hala, 20 puntuko aldearekin iritsi ziren azkeneko laurdenera. Orduan, uztaila “txikitu” egin zen eta ia 10 minutu igaro zituzten Goierrikoek saskiratzerik sartu gabe. Azkenean, Erroibidek irabazi zuen laugarren laurdena (2-13) eta bukaerako emaitza 44-35 izan zen.
Azken 10 minutu horiek alde batera utzita, txalotzekoa da neskek partidu osoan zehar erakutsitako jarrera.
Saskiratzaileak: Nahia I. (6) - Goizane (4) - Irune (0) - Nahia U. (0) - Uxue (0) - Iraitz (2)- Elene (0) - Nahia A. (16) - Irantzu (12) - Oihane (0) - Itziar (2) - Ane (2)
Hurrengo igandean Donostian jokatuko dute Añorga taldearen aurka. Lanean jarraitzera!