Albisteak


HAU DA BIDEA

img

.

Final Fourrean erakutsitako joku eskasaren ondoren, gure neskak urte honetan indar berriekin hasi dira. Bi partidu irabazi ondoren, Eskoriatzari eta Ointxeri, Askatuaken aurka jokatzen genuen, gaur egungo liderra eta dagoeneko bi aldiz irabazi diguna denboraldi honetan.

Goierrikoak oso mentalizatuta atera ziren, talde honen aurka final fourrean eskainitako irudia garbitu nahian. Hasieratik ikusi zen partidoa oso borrokatua izango zela.
Defentsa oso ona erakutsi zuten entrenatutako laguntzetan eta Askatuen dorreen aurrean mantentzea lortu zuten beraiek lana egiten zutela gure zona barruan. Lehenengo laurdena 14-13.

Bigarren laurden bikaina Goierrikoena, erraztasunez lapurtzen zituzten baloiak, kontraeraso azkarretan bihurtzen zituztela. 33-25 atsedenera.

Bagenekien Askatuak ez zuela amore emango eta hirugarren laurdenera oso borrokalari atera ziren eta bere barneko jokoa indartuta . 10-17 partzialarekin eta 43-42 emaitzarekin hirugarren laurdenean azkenerako uzten zuten dena erabakitzeko.

Goierrikoak ez ziren behera etorri eta azken laurdenean zoragarri aritu ziren, oso ondo defenditzen, kanpoko tiroak asmatzen eta azkarrak kontraerasotan, 20-12 partzial bat lortu zuten eta honek garaipena ematen zien urretxuarrei 63-54.

Partidu polita gozatu genuena Aldirin, saskibaloi bikainarekin. Hau da bidea, lanean jarraitu behar da konpromezu zailak datoz eta. Zorionak neskak!!!