Albisteak


DEFENSE!!!

img

.

Defentsa da modan dagoen hitza talde honetan. Defentsa on batek lagundu die gure mutilei denboraldi honetako lehenengo helburua lortzen, abenduan jokatuko den Final Fourra jokatzea, irabazten duenak Liga Vascara dihoa eta.
Oraingo honetan Donostiako Askatuakekoei tokatu zitzailen sufritzea. Lehenengo laurdena oso parekatua izan zen eta 13-13 bukatu zen.
Bigarren laurdenean gure mutilek laneko jantzia jarri zuten eta Askatuakekoek 5 puntu besterik ez sartzea lortu zuten, Goierrik, berriz, 18. Atsedenaldiaren ondoren Askatuakeko mutilak indartsuago atera ziren eta laurdena 23-24 batekin amaitu zen Goierrikoen alde.
Askatuakek zortzi puntura jartzea lortu zuen, baina Goierriren defentsa onarekin, gauzak hasieran bezala utzi zituen, laugarren laurdena ere Goierriren alde utziz 9-15 batekin.
Azpimarratzekoa da, Goierrik momento batzuetan hiru kadeterekin jokatu zuela partidua eta jokoaren intentsitatea berdin jarraitu zuten. Eskerrik asko Unai eta Eñaut laguntzeagatik.
Datorren astean Zast-en aurka jokatzen dugu Aldirin, oso partidu garrantzitsua nahi duguna lortu ahal izateko. Animo mutilak eta lanean jarraitzera!! DEFENSE!!