Albisteak


EZ DAGO PARTIDA ERRAZIK…

img

..

Errendimenduko kadete neskak ahalegin handiak egiten ari dira aurten errendimenduko liga gogor honetan. Ez dago partida errezik eta egiten ari diren jokoa ez da erreza denboraldiko momentu hauetan. Partidak aurrera ateratzen ari dira saiakeraz eta gogoen bitartez.
Gaur Donostiara joan gara Easo Alquileres Donosti-ren aurka jokatzera eta nahiz eta laurden guztiak goierrirentzat izan , hirugarren laudena arte ezin izan da esan partidoa irabazita zegoenik. Lehenengo bi laurdenak oso berdinduak izan dira, 9-11 eta 5-10 partzialekin.
0-9ko partziala hirugarren laurden hasieran izan da erabakiorra. Donostiarrek ez dute zaintza jeitsi baina animoak apur bat bajuekin ezin izan dute Goierrikoen azken ahaleginarekin, azken laurdena eramaten zutela 8-18 garbi batekin. 29-56 partidu bukaeran, aurreneko postuetan mantentzen laguntzen diguna. Hurrengo astean Easo AECC etorriko da Aldirira eta seguru oso gogotsu datozela Askatuaki irabazi ondoren.
Eskerrak eman Maiderri gurekin etorri izanagatik laguntzera. Guri gogor lan egiten jarraitzea tokatzen zaigu behar dugun joko mailara iristeko. Zorionak neskak!!!