Albisteak


MAILAREN BILA

img

Ligako lehenengo partidua galdu ondoren

Ligako
lehenengo partidua galdu ondoren, gure junior errendimenduko mutilek lau
garaipen jarraian egitea lortu dituzte, horrela sailkapeneko goiko postuetan
kokatuta.

Atzoko Askatuak B-ren aurkako partiduan izan ezik, 80-43
batekin irabazi genuena, gainontzeko partiduen emaitzak oso estuak izan dira.
Alde batetik, ligako taldeen artean dagoen berdintasuna erakusten du, eta beste
aldetik, taldea bere maila bilatzen ari da, orain arteko partiduetan beti zati
txar bat egiten baigenuen, honen ondorioz partidu bukaeran esfortzu gehiago
egin behar izaten dugu.

Hurrengo hiru astetan sailkatutako lehen bi taldeen aurka
jokatzea tokatzen zaigu, Easo Adarra eta Ointxe, orain arte partidu guztiak
irabazi dituztenak. Hauek jokatzeko erregularragoak eta gogorragoak izan behar
dugu 40 minutuetan, eta hori lana egiten lortzen da. Aupa mutilak!!!