Albisteak


ILUSIOA

img

Aurreko denboraldian errendimendu ligara igoera lortu ondoren

Aurreko denboraldian errendimendu ligara igoera lortu ondoren,
gure kadete neskek ilusioz ekin diote aurre denboraldi hasierari; badakite
partidu guztiak gogorrak izango direla eta horregatik gogor hasi dituzte
entrenamenduak.

Eskoriatza izango zen gure lehenengo etsaila eta gainera
Ispillan jokatzen genuen, gure nesken urduritasuna handitzen zuen, gure betiko
kantxa ez da eta. Hau partidu hasieran antzeman zen eta Eskoriatzak aprobetxatu
egin zuen 2-8 jartzeko lehenengo hiru minutuetan. Defentsan ezarpen batzuk egin
eta erasoan lasaitasun gehiagoz jokatuta, ohituta geunden taldea ikusi genuen
berriro, gogorrak defentsan eta azkarrak erasoan, eta honi esker 25-13 batekin
iritsi ginen lehenengo zatiaren amaierara,  gure alde.

Hurrengo zatietan, berdin-berdin, baloi errekuperaketak eta
kontraeraso azkarrak izan ziren partiduaren amaieran 71-27 bukatzearen arrazoi
nagusiak.

“Esko”-koei zoriondu partidu osoan borrokatzen aritzeagatik,
horrelako markagailua ikusita.

Hurrengo jaurdunaldia zaila izango da Askatuaken aurka, Liga
Vascatik jaitsi berriak eta jokalari bikainekin taldean. Aste honetan gogor lan
egitera!!!