Albisteak


Ikasteko porrota

img

Bolada onari amaiera eman zioten Infantil Txiki Mutilek igande honetan

Bolada onari amaiera eman zioten Infantil Txiki Mutilek igande honetan zarautzera egindako bisitan. Partida lehiakorra izan zen bi taldeek eskeini zutena, azkenik, etxean geratu zen garaipena azken segundoan lorturtako saskiratze bati esker, luzapen bat jokatu ondoren.

Azken partidoetako akatsak ez errepikatzeko itentzioarekin irten ziren honakoan Urretxuarrak lehen laurden serio bat eginez, 11-8-ko partziala izanik. Bigarren laurdenean defentsan beste martxa bat sartu zuten mutilek eta 7-18-ko partzial batekin 8 puntuko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, zarauztarrek erreakzionatu zuten defentsan lan ona eginez, 3. eta 4. Laurdenak beraiek bereganatu zituzten, 12-10 eta 10-4 ko partzialekin hurrenez hurren.  Azken baloia zarauztarrek izan zuten partidoa irabazteko baino Goirreikoen defentsa on baten ondorioz luzapenera iritsi ziren bi taldeak edozienen alde erori zitekeelarik norgehiagoka.

Luzapenaren hasieran Urretxuarrek 6 puntuko abantaila lortu zuten baina ez zuten jakin izan kudeatzen, izan ere, zarautzen azken susperraldi bati esker garaipena etxean geratu zen azken segundoan sarrera landu bat saskiratu ondoren.

Porrot hau hurrengo partidoetarako baliatu behar dute mutilek ikasketa modura, izan ere, hemendik aurrera geratzen diren norgehiagokak honako tankera izango dute, beraz, gogor jarraitu beharko dute lanean entrenamenduetan!

Aupa Goierri!