Albisteak


Goierri Quaker Final Fourrera

img

Goierri Quaker-rek primeran bukatu du ligako azken jardunaldia,

Goierri Quaker-rek primeran bukatu du ligako azken jardunaldia, Durangoko Tabirako taldea irabaziz.

Pasa den larunbatean, Aldiri kiroldegira ligaxkako liderrak bisitatu zigun eta kanpotarrek txapelketa irabazteko ezinbestekoa zuten Urretxun irabaztea.
Goierri Quaker berriz, ligako hirugarren postua mantentzea eta igoera faseko lauko finala Urretxun antolatzea zuen helburu.


Partiduak intentsitate altua izan zuen hasieratik bukaeraino. Durangotarrak jarri ziren aurretik lehen minututan baina Urretxuarrek ez ziren kokildu eta lehen zatia aurretik bukatu zuten 21 - 20.

Bigarren zatian Tabirakoren kanpoko jaurtiketak nagusitu ziren eta markagailua beraien alde, 39-45, alde egin zuten aldageletara.

Hirugarren zatian, nahiz eta kanpotarrak oso indartsu hasi, 14 puntuko aldea izan zuten lehen minutuetan, Goierritarren defentsa bikainari esker eta kontrataketan lortutako puntu mordoari esker, zati honen bukaeran puntu bateko aldearekin bukatzera lortu zuten, 62-61.

Partiduaren azken zatian, dena erabakitzear gelditu zen. Markagailuan alternantzi ugari, oso parekatsua, eta emozioz betea azken segunduraino. Goierri Quaker 87-84 nagusitu zen.

Bigarren mailako txapelketa, Beasaingo Arri BKL-ek lortu du eta zuzenki Lehen Mailara igotzea lortu du. Bigarren sailkatua Durangoko Tabirako, igoera fasea ezin izango du jokatu bere lehen taldea Lehen Mailan bait dago. Hirugarrenak Goierri Quaker eta igoera faseko lauko finala antolatzea egokitu zaio.


Lehen Mailara igotzeko "Lauko Finala" Urretxun ospatuko da datorren astebukaeran, maitzak 13-14 bitartean:

Larunbatean, maitzak 13, semifinalak,

1º semifinala, 16:00 -retan Goierri Quaker - Errobide Irun
2º semifinala, 18:00 -retan Hernani Tecnun - Rodamientos Arizti (Gasteiz)

Igandean, maitzak 14 Finala, arratsaldeko 18:00-retan

Ea ondo bukatzen dugun Txapelketa eta mailaz igotzera lortzen dugun. Aste bukaeran denok Aldirira GOIERRI ANIMATZERA !!!!!