Albisteak


JUNIORREK EZIN IZAN ZUTEN LIDERRA GAINDITU

GOIERRI-KIROL AUKERA taldeko neskak, Hondarribira joan ziren liderraren aurka jokatzera. Hondarribiarrak partidurik galdu gabe daude eta bagenekien partidu oso zaila izango zela.

Hasieratik ikusi zen Hondarribiko taldea askoz indartsuagoa zela fisikoki. Hala ere, lehen 5 minutuak arte berdinketa izan zen nagusi baina beraiek errebotean zeukaten nagusitasunak ( erasoko 5 errebote jarraian hartu zituzten jokaldi batean ) eta Goierriko neskek emandako erraztasunei esker, bai errebotean eta galdutako baloi kopuruan, abantaila handia hartu zuten denbora gutxian, atsedenaldira 32-14 ko emaitzarekin iristeko.
3. laurdenen, jarrera aldaketa bat nabaritu zen, batez ere defentsan. Erasoan izugarri sufritzen zuten Goierriko neskek baina defentsan behintzat urteko momenturik onenak izan zituzten, laurdena 8-4 ko emaitzarekin bukatuz.
Azken laurdenean ere lehen 20 minututan baino parekotasun handiagoa egon zen, atsedenetik Aurrera izandako intentsitate aldaketari esker. Horrela azken laurdena 10-8 bukatu zen, azken emaitza 50-26 izan zelarik.
Orokorrean partidu exkaxa, nahiz eta defentsan gauza positiboak ikusi ziren bigarren zatitik aurrera. Hurrengo astean Tolosako Takeren bisita izango dugu, partidu gogorra eta polita espero dugu, tolosarrak intentsitate altuan eta saskibaloi azkarra jokatu zaleak baitira.