Noticias


JUNIOR NESKEK GALDU EGIN ZUTEN arri BKL "A"ren kontra(33-51)

Larunbatean, junior nesken taldeak ezin izan zuen BKL “A” taldea garaitu. Aurreko astean Irunen ligako lehen partida irabazi eta gero, liga hasiera onarekin jarraitu nahi zuen taldeak baina beasaindarrak indartsuago eta gogotsuago aritu ziren.

Partidu hasieratik ikusi zen partidua irabazteko azkar jokatu beharra zegoela, BKLkoak goierriko neskak baina altuagoak eta indartsuagoak zirela eta nahiz eta hasiera oso on bat eduki, (10-3) , beasaindarrak defentsan estutu eta partidua berdintzea lortu zuten, lehen laurdena 11-13 bukatzeraino.
2. eta 3. Laurdenak antzekoak izan ziren, Goierrikoen egindako huts askok eta BKL koek errebotean erakutsi zuten indarrak korrika egiteko aukera ematen zien, horrela 3. Laurden bukaerara 25-33 iritsiz.
Azken laurden hasiera oso ona izan zen Goierrikoentzat, lehen 5 minututan ez baitzuten punturik jaso eta 4 puntutara jartzea lortu zuten baina azken 5 minutuetan Goierriko neskak partidutik desagertu ziren eta beasaindarrek, gure nesken akatsak ederki aprobetxatuz 4-18 ko partziala egin eta partidua 33-51 ko emaitzarekin irabazi zuten.
Hurrengo astean Goierrikoek BKL “B” taldearen kontra jokatuko dute larunbatean Aldiri Arenan 12 tan.