Noticias


3. laurdena…

img

JUNIOR NESKEK GALDU EGIN ZUTEN BERA BERAREN AURKA

Igande goizean jokatutako partidan, Goierriko Juniorrek ezin izan zuten Bera Bera talde donostiarra gainditu. Donostiarrak, sailkapenean goiko postuetan dauden arren, Goierriko neskak partidua borrokatzera atera ziren, bazekitelako gauzak oso ondo egin beharko zituztela partidua irabazteko aukerak izateko.

Lehen laurdenean defentsan uztai azpian egindako hutsek Bera Berakoei errez saskiratzeko aukera ematen zien eta gainera erasoan Urretxuarrak ez ziren oso fin ibili, bukaeran 9-16 donostikoen alde.

2. laurdena, aspaldian egindako laurdenik onenetakoa izan zen, erasoan jaurtiketa errezak lortuz eta defentsan gogorrago jokatuz. Pena bakarra errebotean ematen genizkien aukerak ziren, eta horregatik donostiarrak aurretik iritsi ziren atsedenaldira. Laurden honetako emaitza 21-17koa izan zen, guztira 30-33.

Atsedena normalean 10 minututakoa izaten da gutxi gora behera baina Goierrikoei 10 minutu gutxi iruditzen zitzaizkien eta beste 5 minutuko atsedena hartzea erabaki zuten. 2. Zatia hasi zela konturatzerako 1-19 ko partziala jaso zuten 5 minutu horietan, markagailuan -21 jartzeraino. Diferentzia ez zen gehiago handitu hurrengo 15 minututan eta 50-71 ko emaitzarekin bukatu zen partida.

Hurrengo partidua larunbat goizean izango dute Zarautzen. Partidu oso zaila, kantxa zailago batean baina espero dugu lehen itzuliko emaitza errepikatzea bertan Goierrikoak nagusi izan baitziren.