Albisteak


Best pauso bat

img

naiz eta galdu...

32garren minutua eta 40-45. Esfortzu itzela gure zazpi jokalariek egindakoa, indarrak geratzen ziren bitartean barruan zuten guztia eman zutenak. Talde polita donostiarra, orekatua eta errekurtsodun hainbat jokalariekin, baina dexente izerdi bota behar izan zutenak Urretxutik bi puntuak eramateko. Partiduz partidu ikusten ari garen hobekuntzak beste aurrerapauso bat eman du honakoan, gogo zein nekez egindakoa, laurdenez laurden partiduari eutsirik. 11-17 lehen hamar minutukoan, 13-16 bigarrenean, eta 12-10ekoa alde hirugarrenean. Azken laurdenean ordea ordurarte egindako esfortzuaren ordaina iritsi zen, nahitaezkoa seguraski, nekea haundia zen eta. Honela partidua hausten joan zen azkenik laugarren laurdena aurrera zihoan heinean, baina joku erritmoa zein azalduriko kemenak oso sentsazio ona utzi zigun Aldiriko kantxan. Aurrera goaz. Ondo neskak.